Hau izan da dena lagunok!
2013-2014 Aspaldian
2012-2013 Burlatan Gurekin Euskaraz
ASPALDIAN 2013-2014
Burlatako euskaldun zaharrekin antzineko kontuei buruz aritu gara hizketan azkeneko hilabete hauetan. "Aspaldian" izenpean grabaturiko bideo txiki hauetan 16 auzokide gerturatu dira gure pantaila txikira. Osotara ia 50 minutu hartzen duten 10 bideo hauek, askotan gure begien aurrean izanda ere, oharkabean pasatzen zaigun ondarearen lagin txiki bat besterik ez dira.
Euskaraz
bizirik mantendu duten gure bizilagun hauengana jo nahi izan dugu
euren iritzi eta esperientzien berri hurbiletik jasotzeko. Bestetik,
haien ahotik entzundako pasadizoen bidez, gure herriak izandako
bilakaera ere pixka bat hobeki ezagutzeko parada izan dugu. Jakin
badakigu agertzen direnak baina askoz gehiago badirela, baina
egindakoa errealitatearen islada txiki baten gisara hartu behar da.
Saio
hauen sailarekin ere, emanen dugu bukatutzat 2012. urtean martxan
jarritako BurlataTB izeneko egitasmo xume hau. Gure txikitasunetik
abiaturik, uste dugu bete dugula gure hasierako helburua, hau da,
agerian geratu da Burlatan badagoela non eta norekin aritu euskaraz,
beraz, gure esku ere badago praktikan jartzeraren ardura. Era berean,
baieztatu ahal izan dugu euskaraz bizi nahi dugunon eskubideak
bermatuak izan daitezen, instituzioen aldetik beste jarrera bat
guztiz beharrezkoa dela.
Halaxe
bada, koplak dioenez "hauxe da despedidia". Gure aldetik,
zuen denbora eta arreta eskaini diguzuen guztiei, berriz ere, esker
onak ematea besterik ez zaigu geratzen. Hemendik aurrera matraka
gehiagorik ez dizuegu emango, hala ere gogoratu... maita dezagun
gutxio eta goza dezagun gehiago.
BurlataTB 13-14
BurlataTB 13-14
JAIAK
Euskaraz bizi eguna
Erraldoiak Axular elkartean, dantzariak, eman pausoa, herri-kirolak...
The Icer Conpany Axular elkartean
Radikal Fruits EH PeƱan
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)