JAIAK



2012-8-19   Larratz txiki - Baserritar poteoa




2012-8-18   Nafarroa Bizirik!! kalejira - Espainiako txirrindularitza itzulia




2012-8-17    "Euskaraz Bizi" eguna




2012-8-16   Kalderete eguna




2012-8-15   Dantzariak eta musikariak jaietan

 


2012-8-14   Jaien hasiera




BurlataTB

BURLATA TELEBISTA

    Gure herriko biztanleriaren alde handi bat euskalduna da. Auzolagun guztion antzera, euskaldunok ere, eguneroko bizitzan zenbait jarduera garatzen ditugu.

   Bertan lan egin edo ikasten dugu, kirol eta kultur ekimenetan aritzen gara, herriko jaiekin gozatzen dugu, ogia eta egunkaria aspalditik ezagutzen dugun dendariari hartzen diogu.... funtsean, hemen bizi gara eta Burlataren bizitzaren parte garrantzitsua gara.

  Begien aurrean duzun tresna xume honen bidez, bizipen hauen oihartzuna jaso nahi dugu protagonisten ahoetatik. Gizarteko arlo ezberdinetako eta adin guztietako lagunekin aritu nahi dugu haien esperientzien berri euskaraz jasotzeko, eta ondoko bizilagunekin partekatzeko.

   Egitasmo hau gauzatzeko zuen laguntza beharrezkoa dugu. Egin gure lantxoen jarraipena, partekatu zure ingurukoekin, helarazi zure iradokizunak.. eta kalean edo nonbaiten topo eginez gero, ez lotsatu eta parte hartu.

   Lantxo berri bat plazaratzen den aldioro, zure posta elektronikoan jaso nahi izanez gero, bidali posta bat zure helbidearekin hona:   burlatatb@gmail.com









BurlataTBk ez du bere gain hartzen kolaboratzaileek bertan 
adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

make gifs