Urtezaharreko lasterketa
Olentzero
JAIAK
2012-8-19 Larratz txiki - Baserritar poteoa
2012-8-18 Nafarroa Bizirik!! kalejira - Espainiako txirrindularitza itzulia
2012-8-17 "Euskaraz Bizi" eguna
2012-8-16 Kalderete eguna
2012-8-15 Dantzariak eta musikariak jaietan
2012-8-14 Jaien hasiera
BurlataTB
BURLATA TELEBISTA
Gure herriko biztanleriaren alde handi bat euskalduna da. Auzolagun guztion antzera, euskaldunok ere, eguneroko bizitzan zenbait jarduera garatzen ditugu.
Bertan lan egin edo ikasten dugu, kirol eta kultur ekimenetan aritzen gara, herriko jaiekin gozatzen dugu, ogia eta egunkaria aspalditik ezagutzen dugun dendariari hartzen diogu.... funtsean, hemen bizi gara eta Burlataren bizitzaren parte garrantzitsua gara.
Begien aurrean duzun tresna xume honen bidez, bizipen hauen oihartzuna jaso nahi dugu protagonisten ahoetatik. Gizarteko arlo ezberdinetako eta adin guztietako lagunekin aritu nahi dugu haien esperientzien berri euskaraz jasotzeko, eta ondoko bizilagunekin partekatzeko.
Egitasmo hau gauzatzeko zuen laguntza beharrezkoa dugu. Egin gure lantxoen jarraipena, partekatu zure ingurukoekin, helarazi zure iradokizunak.. eta kalean edo nonbaiten topo eginez gero, ez lotsatu eta parte hartu.
Lantxo berri bat plazaratzen den aldioro, zure posta elektronikoan jaso nahi izanez gero, bidali posta bat zure helbidearekin hona: burlatatb@gmail.com
BurlataTBk ez du bere gain hartzen kolaboratzaileek bertan
adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)