AMAIERA

Hau izan da dena lagunok!











2013-2014 Aspaldian




2012-2013 Burlatan Gurekin Euskaraz

ASPALDIAN 2013-2014













  

   Burlatako euskaldun zaharrekin antzineko kontuei buruz aritu gara hizketan azkeneko hilabete hauetan. "Aspaldian" izenpean grabaturiko bideo txiki hauetan 16 auzokide gerturatu dira gure pantaila txikira. Osotara ia 50 minutu hartzen duten 10 bideo hauek, askotan gure begien aurrean izanda ere, oharkabean pasatzen zaigun ondarearen lagin txiki bat besterik ez dira.

   Euskaraz bizirik mantendu duten gure bizilagun hauengana jo nahi izan dugu euren iritzi eta esperientzien berri hurbiletik jasotzeko. Bestetik, haien ahotik entzundako pasadizoen bidez, gure herriak izandako bilakaera ere pixka bat hobeki ezagutzeko parada izan dugu. Jakin badakigu agertzen direnak baina askoz gehiago badirela, baina egindakoa errealitatearen islada txiki baten gisara hartu behar da.

   Saio hauen sailarekin ere, emanen dugu bukatutzat 2012. urtean martxan jarritako BurlataTB izeneko egitasmo xume hau. Gure txikitasunetik abiaturik, uste dugu bete dugula gure hasierako helburua, hau da, agerian geratu da Burlatan badagoela non eta norekin aritu euskaraz, beraz, gure esku ere badago praktikan jartzeraren ardura. Era berean, baieztatu ahal izan dugu euskaraz bizi nahi dugunon eskubideak bermatuak izan daitezen, instituzioen aldetik beste jarrera bat guztiz beharrezkoa dela.
  
   Halaxe bada, koplak dioenez "hauxe da despedidia". Gure aldetik, zuen denbora eta arreta eskaini diguzuen guztiei, berriz ere, esker onak ematea besterik ez zaigu geratzen. Hemendik aurrera matraka gehiagorik ez dizuegu emango, hala ere gogoratu... maita dezagun gutxio eta goza dezagun gehiago.

BurlataTB 13-14