ASPALDIAN III







Maria eta Hilario.
Burlatako euskaldun zaharrekin solasean.

ASPALDIAN II







Tere eta Pontxi.
Burlatako euskaldun zaharrekin solasean.

ASPALDIAN I







Juan Jose, Maritxu, Tomas eta Dolores.
Burlatako euskaldun zaharrekin solasean.

 



Aspaldian

    Aurreko batean esaten genuenez, honetan aritu garenontzat, oso aberasgarria izan da joan den denbora honetan izandako esperientzia hau. Izan ditugun solasaldietatik bi ondorio nagusi atera ditugu. Batetik, Burlata bizirik dagoela, hau da, gure kaleetan mota askotako ekintza eta jardunak garatzen direla. Bestetik, zeregin horietan aritzen diren lagunen alde garrantzitsu bat euskalduna dela. Baina horrela izan al da beti?

 Dakigunez, gure herriak aldaketa handiak jaso zituen mendearen azkeneko hamarkadetan. Populazioa izugarri hazi zen, eta horren ondorioz herria bera fisikoki asko handitu zen. Pentsakera eta giza-harremanetan ere eman zen bilakaera ez zen txikia izan. Testuinguru aldakor honetan euskaldunek hizkuntzari eusten jakin izan zuten, are gehiago, gaur egungo belaunaldi berriekin euskara indarberriturik atera da.

   Honetan pixka bat gehiago sakontzeko eta aspaldian kontu hauek nola ziren jakin nahian, bertako adineko euskaldun zaharrengan jotzeko asmoa dugu hurrengo hilabeteetan. Izan ere, haiek izango dira, inor baina hobeto, garai horietan gauzak nola ziren kontatuko digutenak.

  Horrela bada, bideo-kameraz lagundurik egindako gure ibilbide hau ez dugu momentuz amaitutzat emango. Beraz, orain arte gure lantxoak jarraitu dituzuenok, hemendik aurrera ere gurekin bat egiteko animatu nahi zaituztegu. Jakin badakigu ikusle asko ez izanda ere, oso fidelak zaituztegula, horregatik, ez dugu amaitu nahi zuei eskerrak eman gabe.

BURLATAN GUREKIN EUSKARAZ















   Urtebe joan da jada BurlataTB izeneko egitasmoa martxan jarri genuenetik. Denbora tarte hau izan zen hain zuzen ere, gure buruari jarri genion epea gure asmoa gauzatzeko. Burlatako eguneroko bizitza jarduera ezberdinez osaturik dago, gu ekintza hauetariko batzuetara hurbildu gara bertan parte hartzen duten lagun euskaldunekin solasteko eta haien burua hizkuntzarekiko jarrera aktibo batez agerrarazteko.

   Joan diren hilabete hauetan, herria bizi-bizirik dagoela baieztatu ahal izan dugu. Parranda egin genuen herriko jaietan eta Burlatako Egunean zegoen giro politaz ere gozatu genuen. Garai latzak izanda, grebalariekin eta Burlataeneako lagunekin aritu ginen. Euskara irakasle eta ikasleen ahalegin txalogarria gertutik ezagutzeko parada izan genuen Zaldualde euskaltegian eta Aroako adiskideen eskoletan.

   Eguberrietan, Olentzero urte zaharreko lasterketan aritzeko animatu bagenuen ere, ez zen posiblea izan. Dantzari trebeak ezagutu ditugu Axularren eta rocka aditu dugu Euskal Herria peñan. Agate deunaren bezperako makila utzi eta Aierbeko Lukas zirikatzeko erratza hartu genuen. Dendaz denda ibili gara eta udaletxeko bulego eta instalazioetako langileekin ere jardun dugu. Primerako bertsolariekin poteoan, moda-erakustaldian edota arineketan, euskara elkarri ematen aritu gara 18. Korrikan.

   Denbora ihesi bazihoan ere, Larunblai eta Iseka programetan ongi pasazeko aukera izan genuen. D ereduko guraso, irakasle eta ikasleekin haien 25. urteurrena ospatu genuen, bai eta haiekin mendira joan ere. Etxegabetzeen arazoa San Juan suan erretzeko gogoa etorri zitzaigun. Azkenik, hasi bezala amaitu genuen, hau da, herriko jaietan olgetan. Dena den, lehenago bluesa pixka bat entzuteko beta izan genuen.

   Aipatutako ateraldietan auzokide askorekin egon gara, lagun berriak ere ezagutu ditugu, eta guztiekin euskaraz hitz egin dugu. Guztira 222 adiskide agertu dira gure saioetan, 4 ordu eta laurden pasata hartzen duten 31 bideo ezberdinetan. Agertutako guztiok euskaraz jarduteko nahia erakusten dugu publikoki ekintza xume eta txiki honen bidez, Burlatan gurekin euskaraz egiteko ozen adierazten dugu modu honetan. Jakin badakigu, euskarak aurrera egin dezan, beste politika bat behar dela agintari eta instituzioen aldetik, baina, hori horrela izanik ere, ez ditzagun ahaztu gure mingainaren konpromezu eta ardura.

   Gure ahalmen eta baliabideen mugak kontuan harturik, pozik gaude izandako emaitzarekin. Oraindik ez dakigu esperientzia honek segida izango duen ala ez, baina gure hasierako helburua bete dugula uste dugu. Beraz, eskerrik asko gurekin egondako lagun guztiei, pantailatxoan agertzen direnei, baita lotsaren aitzakiaz ez daudenei ere gu jasatzeagatik. Esker mila ere, bertako Euskal Herrian Euskarazko neskei euren kamara uztearren.

JAIAK

2013-8-16    "Euskaraz Bizi" eguna



 

SAN JUAN SUAK

San Juan, nekez etorri ta bizkor joan!





UDAL LANGILEAK

Euskaraz non-nahi, administrazioan ere bai



MAIATZA ROCK

Euskal Herria Peña





ETXE-KALERATZEEI STOP

Burlata etxegabetzerik gabeko gunea










ERMITABERRI

D Eredua 25 urte Burlatan I



D Eredua 25 urte Burlatan II















Ermitaberri mendi taldea





AROA

Adinekoak euskara ikasten




KORRIKA

Korrika Burlatan I




Korrika Burlatan II
















Korrika. Bertso-poteoa.















Korrika aurkezpena. Moda erakustaldia.





MARTINGALA

 Burlatako inauteriak.



AISIALDIA

Aisialdiaz euskaraz gozatu